Ane Izagirre Arratibel
EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza sailean doktoregaia da eta Parte-Hartuz ikerketa tadeko kidea. 2021ean Gizarte Langintzako gradua amaitu ondoren, Gobernantza eta Ikasketa Politikoak Masterra egin zuen. 2023an ekin zion doktorego-tesiari Eusko Jaurlaritzaren doktoretza-aurreko programak lagunduta. Tesian iraupen luzeko zaintzaren egunerokotasuna du aztergai. Zehazki, egunerokotasunaren antolaketan Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Zerbitzuen Sistemak eta Gizarte-langileak duten eginkizuna aztertzea du helburu. Ikerketa-egonaldi bat egin zuen Suedian 2024an, bertako Gizarte Zerbitzuen Sistema eta adinekoei zuzendutako arreta ezagutzeko eta zaintzaren antolaketari buruzko ikuspegia zabaltzeko. Bere ikerketa-interesen artean daude Gizarte Zerbitzuen Sistema, gizarte-langintza eta horiekin lotutako politika publikoak, baita politika horien ebaluazioa ere.