euskaraespañol

Antonio Martínez Ronen hitzaldia: 'Plasticidad a la carta, un plan B para salvar cerebros'

  • Event

When and where

25/09/2019, 19:00 - 00:00

Location

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Description

Burmuinak egoitzeko duen ahalmena neurozientziaren misterio handietako bat da, baina medikuntzako profesionalentzako ere esperantzarako ate bat zabaltzen du. Osasun eta zientziaren arloan garrantzi handiko eremu bat denez, mundo osoko ikertzaileak burmuinaren plastikotasuna baliatzen hasiak dira dagoeneko, gaixotasunak tratatzeko nahiz pazienteen bizitza hobetzeko.

Antonio Martinez kazetari eta ikertzailea gai honen inguruan lanean dabil, eta “Vida Extra” izeneko dokumentala ekoizten ari da azken bost urteotan.

“Plastikotasuna nahieran, burmuinak salbatzeko B plana” izeneko hitzaldiak burmuinaren malgutasuna aztertuko du datorren irailaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4). Ekitaldi honek amaiera emango dio irailean ospatuko den Bizkaia Zientzia Plazari (BZP).

Zientziaren inguruko ekitaldi erraldoi honen barruan egoteaz gain, “Bidebarrieta Científica” zikloaren baitan dago kokatuta hitzaldia; hain zuzen ere, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak hilero antolatzen duten zikloan.

Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte, baina bertara sartu ahal izateko gonbidapenak jasotzea beharrezkoa izango da. Gonbidapenak irailaren 20tik irailaren 25era jaso ahal izango dira liburutegian bertan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Hizlaria

Antonio Martínez Ron kazetaria eta dibulgatzaile zientifikoa da, eta zientzia-editore gisa egin du lan zenbait idatzizko komunikabidetan, baita irrati eta telebistan ere. Gainera, Naukas.com eta Fogonazos.es bezalako proiektu digitalen arduraduna da. Horretaz gain, “El ojo desnudo” eta “Papá, ¿dónde se enchufa el sol?” liburuen eta “El mal del cerebro” dokumentalaren egilea da. Bere lanari esker hainbat errekonozimendu jaso ditu; hala nola Ondas Saria eta kazetaritza zientifikoaren Concha Garcia Campoy saria.

Oharra: EZ DA STREAMINGIK EGONGO