euskaraespañol

Arabako Esperientzia Gelen graduazio ekitaldia

  • Event

When and where

26/05/2022, 17:00

Location

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Ostegunean, maiatzaren 26an, 17:00etan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Letren Fakultateko Areto Nagusian, Arabako Esperientzia Geletako XVI., XVII. eta XVIII. promozioetako graduazio ekitaldia egingo da, bai eta bere 20. urteurrena ospatzeko ekitaldia ere.

Ekitaldian izango dira Manoli Igartua Olaechea, Arabako Campuseko errektoreordea, Ramiro González Vicente, Arabako ahaldun nagusia, Jon Urresti García, Vital Fundazioko presidentea, eta Jesús Ollora Olarte, ACAEXA-AEIKEko presidentea (Esperientzia Geletako Ikasle eta Ikasle Ohien Kultur Elkartea). Aritz Ruiz Gonzalez Arabako Campuseko Esperientzia Gelen zuzendariak aurkeztuko du ekitaldia.

Graduazio ekitaldian diplomak emango zaizkie Giza Zientzietako tituludunen XVI., XVII. eta XVIII. promozioei. Ekitaldi berean, Arabako Campuseko Esperientzia Gelen 20. urteurrena ospatuko da eta omenaldia egingo zaio bertan bi hamarkada horietan proiektua garatzen lagundu duten zenbait pertsonari.

Ekitaldia online ere jarraitu ahal izango da EHUtb bidez.