euskaraespañol

Exhibition

Arte Ederren ikasleen Gradu Amaierako Lanen VIII. Erakusketa

  • Event

When and where

17/12/2021, 17:30

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Arte Ederren ikasleen Gradu Amaierako Lanen VIII. Erakusketa bisitatu ahal izango da abenduaren 17tik urtarrilaren 7ra bitartean Bizkaia Aretoan, lanegunetan. Erakusketa ostiral honetan, abenduaren 17an, arratsaldeko 17:30tan ikasle eta haien senideekin zabalduko da.

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean irakasten diren hiru graduetan (Artea, Sorkuntza eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea) ikasketak bukatu dituzten 161 ikasleren Gradu Amaierako Lan batzuk (37) biltzen dira.

Obren hautaketan margolanak, instalazioak, eskulturak, obra grafikoak, bideoak eta argazkiak daude, besteak beste.