Aurkezpena: ‘Bariazioa esaldien intonazioan’ liburua
- Event
When and where
21/03/2018, 10:30 - 00:00
Location
Biltzar aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Asteazkenean, martxoak 21, 10:30ean
EUDIA ikerketa taldeak ‘Bariazioa esaldien intonazioan’ liburua aurkeztuko du.
Aurkezpenean hauek hartu dute parte:
- Jon Zarate, UPV/ EHUko Euskara errektoreordea
- Gurutze Ezkurdia, Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa
- Laura Mintegi, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren saileko zuzendaria
- Aintzane Etxebarria, Naia Eguskiza eta Asier Romero, EUDIA ikerketa-taldekideok
EUDIAK aztertu du zazpi herrialdeko 138 gazteen intonazioa. Ikerketa egiteko, 18-27 urte bitarteko emakume eta gizonen esaldiak grabatu zituzten eta ikertzaileek 944 esaldiak transkribatu, sailkatu, alderatu zituzten, eta mapa geo-linguistikoa ere egin dute. Mintzatzaileen artean batzuek etxean jaso dute euskara, besteek eskolan.