“Jakinduriek mundue erreko dau!” Bertsozientzia saioa Zientzia Astean

  • Event

When end where

  • From: 07/11/2019
  • To: 09/11/2019

Description

Azaroaren 7an, 18:30etan, Bilbon, BizkaiaAretoa

Azaroaren 8an, 19:00etan, Donostian, Tabakaleran

Azaroaren 9an, 19:00etan, Gasteizen, Bibat Museoa

 

Itxuraz elkarren oso urruti dauden bi diziplinek, zientziak eta bertsolaritzak, lotura aurkituko dute Zientzia Astean ohiko mugak gainditu eta jendartera iristeko, “Jakinduriak mundue erreko dau!” saioaren bitartez. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra sortutako ekitaldia Bost urteko ibilbidea egin ondoren Bizkaia eta Gizpuzkoatik zehar, lehen aldiz helduko da saioa Donostiara eta Gasteizera.

Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistak zuzenduko du “Bertsozientzia” laburduraz ezagutzen den ekitaldia, non zientziaren ezagutzarentzat bertso bikaina bilatzen saiatuko diren bertsolariak. Ekitaldi bakoitzak 10 minutuko hiru hitzaldi izango ditu. Hitzaldiak euskaraz izango dira eta gure inguruko ikertzaile eta zientzialarien eskutik etorriko dira. Gaiak egunerokotasunarekin eta ikertzaileen lan ildoekin bat egingo dute eta oholtzara igoko dituzte labur, zehatz eta argi. Hitzaldia bakoitzaren bukaeran, Amonarrizek harekin lotutako gai bat proposatuko dizkie bertsolariei, besteak beste, bertsoak bota ditzaten. Horrez gain, “Bertsozientzia” saioetan ikuslegoaren jakinduria neurtuko da modu berezi samarrean. Izan ere, parte hartzaileen “jakinduriek” saria izango du.

http://zientzia-astea.org/eu/jakinduriek-mundua-erreko-dau/

Egitaraua:

Azaroaren 7an, 18:30etan, Bilbon, BizkaiaAretoa.
Ikertzaileak: Koldo Garcia (genetista), Inma Hernaez (ingeniaria) eta Jon Larruskain (kirol zientzien arloko ikertzailea).
Bertsolariak: Uxue Alberdi e Igor Elortza.

 

Azaroaren 8an, 19:00etan, Donostian, Tabakaleran.
Ikertzaileak: Iker Badiola (biologoa), Elena Lazkano (informatikaria) eta Josu Lopez-Gazpio (kimikaria).
Bertsolariak: Sustrai Colina y Alaia Martin.

 

Azaroaren 9an, 19:00etan, Gasteizen, Bibat Museoa.
Ikertzaileak: Oskar Gonzalez (kimikaria), Bittor Rodriguez (nutrizionista) eta Onintze Salazar (meteorologoa).
Bertsolariak: Onintza Enbeita y Julio Soto.

 

Sarrera librea eta doakoa, gela bete arte