euskaraespañol

Bilbao Exhibition Centre-ren eta UPV/EHUren arteko lankidetza hitzarmena

  • Kronika

First publication date: 08/03/2018

Image
Xabier Basañez eta Patxi Juaristi. Argazkia: BEC

Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centreren Zuzendari Nagusiak eta Patxi Juaristi Larrinaga Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bizkaiko Campuseko Errektoreordeak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, martxoaren 7an, asteazkenean, hainbat jarduera-mota egiteko adierazpen artistikoaren eta diseinu grafikoaren alorretan edota Arte Ederren Fakultateak eskaintzen dituen ikasketen baitako bestelakoetan.

Hala, dagoeneko antolatu dute baterako lehen jarduera: UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen arteko lehiaketa Egurtek sarien 4. edizioko irabazleentzako garaikurra hautatzeko, zeina 2018ko urriaren 19an, ostiralean, banatuko zaien BECen, EGURTEK-Egurrezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko 7. Foroaren baitan.

Egurtek-ek, Bilbao Exhibition Centrek Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren laguntzarekin antolatuak, baita Baskegur-Euskadiko Egurraren Elkartearen parte-hartzearekin ere, taillaketak egiteko egurra eta jarduera akademikoa eskaintzen baititu, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak babestuta, egurrezko arkitektura- eta diseinu-lan onenak sarituko ditu, kategoria hauetan bereizita: “Eraikuntza”, “Interiorismoa”, “Produktu-diseinua” eta “Bertoko Egurra (Basque Quality)”, eta “Argitalpenak”.

Lankidetza-hitzarmena datorren ikasturtera arte egongo da indarrean, eta lau urtera luzatzeko aukera izango da.