euskaraespañol

Biscay Bay Startup Campus: berritzaileentzako bilgune

  • Event

When and where

From: 19/09/2019 To: 20/09/2019, 00:00 - 00:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Bizkaia Aretoak Biscay Bay Startup Campusa (BBSC 2019) hartuko du datorren irailak 19 eta 20an. Ekitaldiak jende berritzaile eta ekintzaileentzako bilgune izan nahi du.

BBSC pertsonak ideiak eta baliabideak lotu nahi ditu, matchmaker lana eginez eta gazte berritzaileei laguntza eskaini nahi die sinesten duten ekimenen alde lan egin dezaten. Gauza handietan pentsatzen dutenak, falta denaz ohartzen direnak, aukerak identifikatzeko gai direnak eta mundua aldatzeko beldurrik ez dutenak elkartzen ditu BBSCk.

#BBSC iparraldeko ekintzaile eszenaren aldeko ospakizuna da, komunitateak komunitaterako sortua. Europako hegoaldeko startup onenak gazte ekintzaileen inspirazio, ikasketa eta konexio iturri bilakatzeko espazioa da.

500 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute topaketa honetan: CEOak, enpresa onenen Foundersak, etorkizun handiko startupak, inbertitzaileak, kazetariak eta instituzio desberdinak.

Hitzaldiak ere era askotakoak izango dira: berrikuntza, diseinua, inbertsioa, adimen artifiziala, edo energia eta mugikortasunaren etorkizuna. Hauek izango dira parte hartuko duten hizlariak besteak beste:

  • Olga San Jacinto, Googleleko Geo Commerce&Business director.
  • Tom Horsey, Business Angel eta Espainiako 20 inbertitzaile aktiboetako bat
  • Rita Barata, Vuelingeko Head of Data&Analytics
  • Iñigo Doria, Arrecife Energy Sistemseko CEOa
Jardunaldi hauetan parte hartzen duten UPV/EHUko ikasleek kreditu bat jasoko dute.