euskaraespañol

Celia Abadek Neguko Unibertsiadan hartuko du parte

  • Photocampus

First publication date: 28/12/2022

Image

NON: Arabako Campuseko Errektoreordetza. NOIZ: 2022ko abenduaren 27a. NORK: Komunikazio bulegoa.

 

Celia Abad Rodríguez Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko ikasleak Neguko XXXI. Unibertsiadan hartuko du parte, 2023ko urtarrilaren 12tik 22ra Lake Placiden, New Yorken. Unibertsiadak herrialde guztietako atleta unibertsitario onenak biltzen dituzten kirol probak dira.

Celia Abad Rodríguez, abiaduran espezializatutako eliteko eskiatzaile alpinoak, Jaitsiera eta Super Erraldoia ditu lehiaketa diziplinarik onenak, eta 2021ean Espainiako Eski Alpetarreko Txapeldun izan zen Super Erraldoiaren diziplinan.

Unibertsitate Jokoak edo Unibertsiadak nazioarteko kirol ekitaldiak dira, planeta osoko atleta unibertsitarioak biltzen dituztenak. Unibertsitate Kirolen Nazioarteko Federazioak (FISU) antolatzen ditu Unibersiadak. Nahiz eta eliteko lehiaketa arreta gune nagusia den, FISUren Jokoetan hezkuntza eta kultura ekitaldiak ere izaten dira, munduko unibertsitate kirolari buruzko ideiak partekatzeko aukera ematen dutenak, kultura ulermena areagotzeko aukerak sortzen dituztelarik.

Celia Abad, Estatu Batuetara abiatu aurretik, Manoli Igartua Arabako Campuseko errektoreordearekin eta Victor Amado Arabako Campuseko Kultura eta Kirol zuzendariarekin bildu zen.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus