euskaraespañol

National

Estatu osoko 400 parte-hartzaile bilduko ditu ikasleentzako kirurgiari buruzko Estatuko 5. Kongresuak

  • Event

When and where

From: 02/02/2023 To: 04/02/2023, 16:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

UPV/EHUko Medikuntza Ikasleen Elkarteak Ikasleen Laugarren Estatu Biltzarra (COCIE) egingo du Bizkaia Aretoan, otsailaren 2tik 4ra, eta 16.00etan hasiko da. Kongresuak, Estatuan horrelako bi kongresu baino ez daude eta honek, aurten, Estatu osoko Medikuntzako 400 ikasle baino gehiago bilduko ditu. Bertan, hainbat espezialitate kirurgikoetako zerbitzu-burutzetako arduradunek zenbait txosten praktiko azalduko dituzte; horrez gain mahai-inguru eta tailer praktiko egingo dira ere bai.

Kongresuak, halaber, simulagailuak, materiala eta manikiak izango ditu, parte-hartzaileek haiekin praktikatzeko aukera izan dezaten. Ildo horretan, nabarmentzekoa da ekarri duten DaVinci robota, kirurgia kirurgikoko tresnarik sofistikatuenetako bat, oso konplikatuak diren ebakuntzak errazten dituena.

Inaugurazio ekitaldian izango dira:

  • Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea.
  • Joseba Pineda, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa.
  • Xabier Díez Barrios, COCIEko presidentea.

Informazio gehiago:
https://www.cocie.eus/

More information

Programa