euskaraespañol

UPV/EHUren komunikatua, Berlingo atentatua dela eta

First publication date: 20/12/2016

Iñaki Ellakuria Capelastegui UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ekonomia graduko laugarren mailako ikaslea atzo Berlinen izandako atentatuan zauritu zuten. Erasmus programa barruko egonaldia egiten zegoen, Hochschule Fur Wirtschaft Und Recht Berlin- Berlin School of Economics and Law-en. Hanka biak ditu apurtuta, eta bere bizitza ez dago arriskuan. Zaurituaren familia Berlinen dago jadanik. Euskal Herriko Unibertsitatea haiekin kontaktuan dago, eta beraien esanetara jarri da edozertan laguntzerik behar izanez gero. Unibertsitateak erabat gaitzesten du atzoko atentatua, baita bizikidetza baketsua hondatu nahi duten ekintza biolento guztiak ere.

Leioan, 2016ko abenduaren 20an