euskaraespañol

KU Leuven unibertsitateko orkestra sinfonikoaren kontzertua

When and where

02/11/2023, 18:00

Location

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Image

Description

Ostegunean, azaroaren 2an, 18:00etan, Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, Lovainako Unibertsitateko Orkestra sinfonikoak kontzertua eskainiko du, EHUkulturarekin elkarlanean.

Lovainako Unibertsitateko Orkestra sinfonikoak egonaldia egingo du Euskal Herriko Unibertsitatean. Bilbon izango dira urriaren 30etik azaroaren 3ra bitartean, eta Bizkaiko Campuseko Areto Nagusian (Leioa) egingo dituzte beren urteroko entsegu intentsiboak. Horrez gainera, UPV/EHUko orkestra sinfonikoaren ezagutza egiteko probestuko dute. Egonaldi horren karietara, Locked izeneko kontzertua eskainiko dute Gipuzkoako Campusean, Donostian.

PROGRAMA:

  • Fidelio overture (Beethoven) (7 min)
  • Introduktion, Scherzo und Finale (Schuman) (18 min)
  • Fifth symphony by Shostakovich (50 min)

Sarrera irekia (eserleku guztiak bete arte) eta doakoa.