euskaraespañol

LASLAB 2023 nazioarteko kongresua

  • Event

When and where

From: 25/05/2023 To: 26/05/2023

Location

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Maiatzaren 25ean eta 26an, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateak LASLAB 2023 nazioarteko 18. kongresua hartuko du, 'Interaction and L2 grammar learning by children in foreign language contexts: Form-focused instruction and individual differences' izenburupean. Edizio honen bidez, irakasleei jakinarazi nahi zaie oso elementu inportantea direla ingelesa atzerriko hizkuntza gisa irakastearen eta banakako aldagai garrantzitsuen esparruan.

Hizlariek biltzarreko gai nagusiei buruzko jakintzak partekatuko dituzte, eta, hainbat esparru teorikotatik, adibide zehatzak emango dituzte, irakaskuntza eraginkorragoa izan dadin eta Lehenengo Hezkuntzan (LH) ingelesa atzerriko hizkuntza gisa (IAH) irakastean emaitza hobeak izan daitezen.

Egoera honetatik abiatuz, nazioarteko kongresu honetan, ingelesaren irakaskuntza LH-ko esparruan hainbat europar testuinguruetan lan egiten duten adituek esparru teorikoak, inplikazio praktikoak eta LH-n ezartzeko gomendioak aurkeztuko dituzte. Hain zuzen ere, Raphaele Berthelék (Universität Freiburg), Roy Lysterrek (McGill University), Karen Roehr-Brackinek (University of Essex), Miroslaw Pawlakek (Adam Mickiewicz University), Masatoshi Satok (Universidad Andrés Bello) eta Isabelle Udryk (Universität Freiburg) LH-n irakaskuntza jardunbideak hobetzen lagunduko dituzten esperientziak elkarbanatuko dituzte entzuleekin. Gainera, bi egunetan zehar, hainbat komunikazio aurkeztuko dira, bigarren hizkuntzaren alderdi formalei arreta jartzearen garrantzia azpimarratzeko.

Kongresua ingelesez egingo da oso-osorik.

Informazio gehiagorako: https://laslab.eus/