euskaraespañol

Dircom [+] proiektuaren sari banaketa

  • Event

When and where

13/05/2021, 11:00

Location

Auditorioa - Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Ostegunean, maiatzak 13, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan, Dircom [Plus] lehiaketaren sari banaketa egingo da. Miren Gabantxo-Uriagereka irakasleak gauzatu du ekimena, Komunikazio Zuzendarien Elkartearekin (DIRCOM) elkarlanean. Praktika-proiektu honen bidez, ikasleek elkarrizketak egin dizkiete enpresen, erakunde publikoen eta abarren komunikazio-zuzendaritzako profesionalei eta bideo-erreportajeak egin dituzte.

Dircom [Plus] proiektuan, Dircom Norteko hogei bat kide elkarrizketatu dituzte "Komunikazioa eta Publizitatea, Persuasio Estrategiak" irakasgaiaren lehen mailako ikasleek, eta bideo-erreportajeak egin dituzte. Guztira, zortzi erreportaje egin dituzte, eta laurogei ikaslek parte hartu dute, hamasei laguneko taldeetan antolatuta.

Epaimahaia Ipar Dircomeko profesionalek eta jakintza-arlo horietako laugarren mailako ikasleek osatuko dute, eta lan onenak aukeratuko dituzte, "Erreportaje onena" eta "Making off" kategorietan. Era berean, accesit bana emango dute kategoria berberetan.

Saritutako taldeek lanaldi bat igaro ahal izango dute Dircom Norteko kide batekin, erakunde bateko komunikazioaren arduradun baten lana bertatik bertara ezagutu dezaten.

Ekitaldia streaming bidez emango da EHUtb bidez, honako kanal honetan:

https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba0bf82b2b093f8b456a