euskaraespañol

UPV/EHUk doktore berriak izendatzeko ekitaldia hartuko du

  • Event

When and where

24/05/2019, 17:30 - 00:00

Location

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Izendatzeko ekitaldian, ostiralean, 334 doktore berri omenduko ditu, baita 2015-16 ikasturtean doktoregoko 57 sari bereziak eskuratu dituztenak ere, I+G+B sortzeko eta zabaltzeko profesional nagusiak izango direnak

UPV/EHUk maiatzaren 24an ostiralean ospatuko du doktore berriak izendatzeko ekitaldia. Guztira 2018an 176 emakumek (% 53) eta 158 gizonek (% 47) irakurri zuten tesia UPV/EHUn. 2018an, beraz, 334 tesi burutu ziren. Doktore horien %  22 atzerritarra da. Era berean, 2015-16 ikasturtean doktoregoko 57 sari bereziak eskuratu dituztenak ere omenduko ditu Euskal Herriko Unibertsitateak.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea izango dugu ekitaldi buru. Izendatzeko ekitaldiaren ohorezko gonbidatua Santos Zunzunegui Diez Komunikazio Zientzietako irakaslea izango da eta honako hitzaldia emango du: 'Tres fechas y una declaración de intenciones: Algunas reflexiones acerca de la comunicación en el mundo contemporáneo'.

Doktore tesiak aurkeztu zituzten %53a emakumeak izan ziren 2018an

Ezagutzan oinarritako gizarte batean ikertzaileen prestakuntza funtsezkoa da aurrerabidea eta gizarte-ongizatea sustatzeko. Hori dela eta, azken urteotan, doktorego ikasketen protagonismoa gero eta handiagoa da. Doktoreak  goi mailako profesionalak izango dira  I+G+B sortzeko eta zabaltzeko,  zeren eta ikasketa hauek prestakuntza maila gorena eman eta erronka handiak aurrera eramateko gai izango diren profesionalak trebatzeko aproposak baitira.  Izan ere, formazio maila honetara ailegatzen direnek lan funtsezkoa egin ahalko dute ikerketarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten erakundeetan, bai publiko bai pribatu arloan.

2018ko tesiak

Iazko tesiak jakintza arlo honetakoak dira: Zientziak (108), Ingeniaritza eta Arkitektura (58), Osasun Zientziak (69), Gizarte eta Lege Zientziak (70) eta Arte eta Giza Zientziak (29). Azpimarratu beharra dago tesi horietatik 160 nazioartekoak izan zirela, eta 26 euskaraz irakurrita izan zirela. Halaber, 2015/16eko doktoregoko 57 sari bereziak (24 gizon eta 33 emakume) ere emango dira ekitaldi honetan. Sari hauek ematen zaizkie cum laude tesiei nazioarte mailan izan duten garrantziagatik, zientziari egin dioten ekarpenagatik eta era adierazgarrian jakintza berriaren sorreran lagundu izanagatik nabarmendu diren tesiei. Horietatik 14 lan Zientziaren arlokoak izan dira, 9 Ingeniaritza eta Arkitekturakoak, 9 Osasun Zientzietakoak, 13 Gizarte eta Zientzia Juridikoetakoak eta 12 Arte eta Humanitateenak.