euskaraespañol

Image of the day

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Prestakuntza Programa Dualaren 5. Promozioko itxiera, Donostian

  • Kronika

First publication date: 13/06/2023

Image
Ikasleak, Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateko zein enpresetako ordezkariak | Photo: UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko Programa dualaren bosgarren edizioari amaiera emateko, ekitaldi bat egin da Donostian. Ekitaldi horretan, eskerrak eman zaizkie programa honen bosgarren promozioan parte hartu duten enpresa guztiei egindako ahaleginagatik eta inplikazioagatik, bai eta instruktoreei eta tutoreei ere beren laguntza-lanean eta ibilbide duala parte hartu duten ikasleei.

Programa honen 5. edizioan parte hartu duten enpresa kolaboratzaileen artean ondorengoak aurkitzen dira: AMENABAR, APRIGA TECHNOLOGY, AROTZGI, BASQUE CULINARY CENTER, CEGI, DELOITTE, GOILASER, IKM Aholkularitza, ISARO BERRI, LURAUTO, SMOWLTECH, SUKIA, ZUCCHETTI.

"Unibertsitatea-Enpresa programa dualaren helburua unibertsitateko ikasleen lanbide-prestakuntza da, lan-jardueraren txandakatze-erregimenaren bidez. Modalitate honek ez ditu lan-eremura mugatzen, unibertsitateko irakaskuntza ulertzeko moduan baizik ", azpimarratu du Leire Urcola Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Praktika, Enpresarekiko Harreman eta Euskara dekanordeak. Helburu horrekin ezarri zen ibilbide duala: Unibertsitatea-Enpresa duela 6 urte, prestakuntza-sistema tradizionala berrituz.

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Dual ibilbidea aitzindaria da Gipuzkoako Campusean. Programa honek Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (UNIBASQ) aldeko ebaluazio-txostena jaso du, bere protokoloa eskatutako baldintzak betez.