euskaraespañol

Kazetariak eta Ijito Komunitatea, aurreiritzi gabeko komunikazio baten alde

When and where

26/03/2015 26/03/2015, 11:00 - 13:00

Description

Ostegunean, martxoak 26, 11:00etan, UPV/EHUko Leioako Liburutegi Zentraleko Batzar Gelan (Sarriena  auzoa, z/g) "Kazetariak eta Ijito Komunitatea aurreiritzi gabeko komunikazio baten alde" tailerra egingo da. UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatu dute ekimen hori.

Tailerrean izango dira José Luis Madrazo, Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Gizarte Garapenerako zuzendaria; Simon Peña, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa; Juan de Dios Ramirez-Heredia, Union Romani-ko presidentea eta hedabide anitzetako kazetariak, besteak beste,  Elsa Gonzalez, FAPEko presidentea ((Federación de Asociaciones de la Prensa de España)); Txema Villate, EFE Agentziako ordezkaria eta Silvia Intxaurrondo, EiTBko kazetaria.

Sarrera librea, gelaren edukiera bete arte.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa