euskaraespañol

"E-mprende 2015" lehiaketaren finalaren ospakizuna

When and where

From: 27/03/2015 To: 26/03/2015, 13:00 - 16:21

Description

Ostiralean, martxoak 27, 13:00etan, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskola Uniberstitateko Areto Nagusian (Rafael Moreno ‘Pitxitxi', 2. Bilbo) E-mprende 2015 on-line enpresa-kudeaketaren lehiaketaren finala ospatuko da. Lehiaketa hori, enpresak sortzen laguntzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Beaz-en eta UPV/EHUren Zitek programak antolatu du, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin batera. Lehiaketaren finalean eta ondorengo sari-banaketan, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpoko Harremanen zuzendaria, Aitzol Lamikiz, izango da.

Aurtengo edizioan, 291 pertsonak (289 gizon eta 102 emakume) parte hartu dute, 134 taldekatuta. Horietako 5 talde daude finalean: ARIGATO, Hiruk2015, Loskukidos, Powertool eta Lidersa26 eta sari hauek irabazteko aukera izango dute:

  • Lehen saria: 1.500 €
  • Bigarren saria: 1.000 €
  • Hirugarren saria: 500 €
  • Laugarren saria: 300 €
  • Bosgarren saria: 200 €

Lehiaketa, interneten bidez merkatu simulazio bat egitean datza eta, helburua, jarduera ekintzaileak bultzatzea eta enpresa munduaren ikuspegi erreal eta osotasun batetik teknologia berrien erabilera sustatzea da.

 

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa