euskaraespañol

"Badauka Txinak xedatuta bere kanpo-politika?"

When and where

18/04/2015 18/04/2015, 10:00 - 13:00

Image
Shenzhen hiria, Txina

Description

Larunbatean, apirilak 18, 10:00etan, Bilboko Enpresa ikasketak Unibertsitate Eskolan (Elkano, 21) "Badauka Txinak xedatuta bere kanpo- politika? Munduko erraldoi baten  iragana, orain eta geroa" mintegia egingo da.  UPV/EHUko Txinari buruzko masterrak eta Lu Xun Txinako Ikasketa Zentroak antolatuta, ikastaro hau jendarteari dago zuzenduta eta Asiako erraldoiarekin erlazioa duten hainbat ikasketa esparrutik egingo da hausnarketa.

Sarrera librea da, baina derrigor egiaztatu beharko da asistentzia hemen: master.estudioschinos@ehu.eus 

Parte hartzaileak:

  • Eduardo Rubio, UPV/EHUko Txinari buruzko masterraren zuzendaria
  • Xiao Fang, Lu Xun Txinako Ikasketa Zentroko burua, eta Geografia ekonomikoan aditua
  • Jon Barrutia, UPV/EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakaslea
  • Asier de Artaza, Yesinfo-ko zuzendaria