euskaraespañol

Lan eta gizarte aholkularitzako profesionalen lehen topaketak antolatuko ditu UPV/EHUk

When and where

From: 28/05/2015 To: 29/05/2015, 16:00 - 20:00

Image

Description

Ostegunean, maiatzak 28, 16:00etan, UPV/EHUko Lan Harremanen Unibertsitate eskolan (Leioako Campusa) hasiko dira "Enpresa krisiak eta langileen funtsezko eskubideak" topaketak. Jardunaldian lehen aldiz bilduko dira lan eta gizarte aholkularitzako profesionalak unibertsitatean bi eztabaida egunerako.

Topaketa honen xedea, enpresa krisien eta funtsezko eskubideen fenomenoa ikuspegi judizialetik, akademiko-ikertzailetik eta profesionaletik partekatzea da beraz.

Lehengo esparruari dagokionez, jurisprudentzia izanen da aztergai nagusia. Bigarren esparruan berriz, gai juridiko eta ekonomiko aplikatuei buruzko ikerketaren,  irakaskuntzaren eta esku hartze profesionalaren inguruan sakondu egingo da. Azkenik, langileei negoziazio prozesuetan eta justizia epaitegietan defendatzeko aholku ematen dieten profesionalen ikuspegia azaleratuko da.

Hiru mahai-inguru izanen dira:

  • [Maiatzak 28] "La administración de justicia ante la crisis empresarial y la protección de los derechos fundamentales de los trabajadores y trabajadoras"
  • [Maiatzak 29] "La conexión entre intervención profesional y docencia e investigación"
  • [Maiatzak 29] "Los profesionales en el asesoramiento social"

Mahai inguruak gazteleraz emanen dira eta bertan parte hartuko duten hizlarien artean, hauek dira besteak beste atzeman daitezkeenak: Garbiñe Biurrun Mancisidor UPV/EHUko irakaslea, epailea eta EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Aretoko burua. Miquel Àngel Falguera Baró, Kataluniako Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko epailea eta gizarte jurisdikzioko aldizkariko (Jueces por la Democracia) zuzendaria. Eduardo Gutiérrez ekonomialaria eta CCOOko Kabinete Interfederalekoa.

Xehetasun gehiagorako, web atarira jo.