euskaraespañol

Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolaren diploma banaketa

When and where

From: 16/11/2015 To: 12/11/2015, 18:30 - 13:38

Image

Description

2014/15eko promozioan 228 ikaslek bukatu zituzten ikasketak eskolan

Astelehenean, azaroak 16, 18:30ean, UPV/EHUko Bilboko Industria ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Areto Nagusian 2014/15 promozioko gradua emateko ekitaldia egingo da. Ekitaldian hauek izango dira:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Francisco José Alonso Aldama,Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendaria
  • Asier Abaunza, Bilboko Udaleko Hiri Plangintza Saileko zinegotzia
  • Mario Ruíz de Aguirre, Bizkaiko Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialeko dekanoa
  • Natalia Rodríguez, Iberdrola Ingeniería y Construcción enpresaren Bilboko Giza Baliabideen arduraduna
  • Enrique Marquínez, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolako Zuzendaritzaren laguntzaileak
  • Francisco José Sainz, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolako zuzendaria

Joan den ikasturtean 228 ikaslek (183 mutil eta 45 neska) amaitu zituzten ikasketak, gradu hauetan:

  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua, 64 ikasle (51 mutil eta 13 neska)
  • Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua, 8 ikasle (5 mutil eta 3 neska)
  • Ingeniaritza Elektrikoko Gradua, 28 ikasle (24 mutil eta 4 neska)
  • Ingeniaritza Mekanikoko Gradua, 92 ikasle (75 mutil eta 17 neska)
  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua,36 ikasle (28 mutil eta 8 neska)

Ekitaldian, espediente akademiko onenei aintzatespena ere egingo zaie:

  • Erlantz Otaola Santacoloma eta Aitor Valdivieso González, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Álvaro Casado de Diego, Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Unai Arévalo Miranda, Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
  • Aitor Quemada Álvarez y Joan Marc Monserrat Marzal, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
  • Javier Fernández Anakabe, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

Ekitaldia amaitzeko UPV/EHU koruak abestuko du.