euskaraespañol

‘Autogoverno e autonomia' liburuaren aurkezpena

When and where

12/09/2016 12/09/2016, 10:00 - 13:04

Image

Description

Astelehenean, irailak 12, 10:00etan, Bizkaiko Esperientzia Gelen Eraikinean (Banco España 2, Bilbo), Esteban Anchustegui, Gaetano Armao eta Marcello Saijaren Autogoberno e autonomía. Baschi e siciliani a confronto liburua aurkeztuko dute.

Esteban Anchustegui UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakasleak Università degli Studi di Palermon hiru hileko egonaldi bat egin zuen,  bi erakundeen arteko ikerketak burutzeko asmoz.

Apirilaren 26 eta 27an Universitá degli Studi di Palermo unibertsitateko Zientzia Politikoa eta Nazioarteko Harremanak Sailak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Biography & Parliament Research Group ikertaldeek elkarrekin antolatu zuten Palermon Autogoverno e Autonomia. Nella rappresentazione politica degli stati europei izeneko workshopa.

Jardunaldi hauen helburua autonomiaren eta autogobernuaren arteko aldeak eztabaidatzea izan zen, hala historia nola Europako estatuen autonomiak aztertuta. Workshoparen ardatzak Siziliako eta Euskal Herriko autonomiak izan ziren. Esperientzia honetatik eta bertan eskainitako hitzaldietatik sortu da Autogoverno e autonomía liburua.

Liburuaren aurkezpenean parte hartuko dute:

  • Esteban Anchustegui
  • Marcello Saija
  • Gaetano Armao
  • Joseba Agirreazkuenaga