euskaraespañol

'Jendaurrean erabili' proiektuaren aurkezpena

When and where

30/09/2016 30/09/2016, 12:00 - 14:00

Location

Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

Ostiralean, irailak 30, 12:00etan, Bizkaia Aretoko Arriaga entzunaretoan (Abandoibarra, 3) Soziolingusitika Klusterrak UPV/EHUrekin elkarlanean egin duen ‘Jendaurrean erabili' proiektua aurkeztuko du.

Parte hartuko dute:

  • Jon Zarate, UPV/EHUko euskara errektoreordea
  • Jorge Gimenez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ikerketa eta koordinaziorako zuzendaria
  • Mikel Irizar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari orokorra
  • Olatz Olaso, Soziolinguistika Klusterreko lehendakaria

Prentsaurrekoa bukatu ostean, proiektuaren azalpen zehatza egingo da eta orain arte egindakoa azaldu, hots, talde nuklearraren eraketa eta egindako bidea. Gainera, ‘Jendaurrean Erabili' egitasmoaren zuzendariak, proiektua azaltzeaz gain, webgunearen aurkezpena egingo da.

‘Jendaurrean Erabili' euskarazko komunikazio publikoa errazteko eta hobetzeko elkarlaguntzako sarea da. Ekitaldi honetan orain arte egindako prestatze lana ezagutzera emateaz gain, ibilbide publikoari hasiera emango zaio.

Erakunde ugari daude euskaraz (ere) komunikatze horretan esperientzia eta ezagutza handia pilatu dutenak urtetan, baina hala ere, egunerokoan, euskaraz publikoki komunikatzeko garaian maiz sortzen dira zalantzak eta zailtasunak. Proiektu honen sorreraren bitartez, esparru horretan tresna edo baliabide berri bat eskaini nahi da, horretarako "praktika-komunitate" edo sare bat antolatuz.  Sare hori elkarrengandik ikasteko eta elkarri laguntzeko gune bat izango da, eta arloko adituen eta ikerlarien partaidetza ere izango du.

2015etik hona bederatzi erakundek hartu dute parte proiektuan, horiek dira ADEGI, AEK, Athletic, UPV/EHU, EITB, ELA, Getxoko udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Guggenheim Museoa. Horiek osatu dute orain publikoki aurkezten den proiektu honen lehen fasea, eta hemendik aurrera nahi duten erakunde guztiei zabaltzen zaie sare horretara gehitzeko aukera.