euskaraespañol

Image of the day

Espainiako Geologiako Dekanoen Konferentzia

When and where

10/02/2017 10/02/2017, 09:00 - 13:22

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

Zientzia eta Teknologia Fakultateak (ZTF-FCT) antolatuko du aurten  Espainiako Geologiako Dekanoen Konferentziaren (CEDG) urteroko bilera. Bizkaia Aretoan  izango da datorren otsailaren 10ean.

Fakultateko dekano Esther Domínguezek emango dio hasiera lan-bilerari eta bai irakaskuntzarekin, bai mundu profesionalarekin loturiko aspektuak landuko dira bertan. Honako hauek dira landuko diren gaietako batzuk: ikastegi bakoitzean matrikulatutako eta egresatutako ikasle kopurua, Geologia zabaltzeko estrategiak, masterren eskaintza edo egresatuentzat interesgarria izan daitekeen informazioa, besteak beste, geologoen lanbidearen egoera.

Konferentzia horretan Geologia irakasten duten unibertsitateetako ordezkariak egongo dira: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Alacant, Bartzelona, UPV/EHU, Salamanca, Zaragoza eta Valentzia. Horiez guztiez gain, Geologoen Elkargo Ofiziala ere gonbidatua izan da.