euskaraespañol

Liburuaren aurkezpena: ‘Pott Banda. Ekilibrista bihotza (1977-1980)'

When and where

From: 09/05/2017 To: 08/05/2017, 19:30 - 14:21

Location

Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

 

Asteartean, maiatzak 9, 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegian ‘Pott Banda. Ekilibrista bihotza (1977-1980)' liburuaren aurkezpena izango da.

Berrogei urte igaro dira Pott Banda literarioa sortu zenetik. Nortzuk ziren? Zeintzuk ziren bandaren helburuak? Zer proposatzen zuten idazle eta artista hauek abentura partekatu honekin? Jon Kortazar UPV/EHUko Euskal Literaturaren katedradunak koordinatutako liburuak galdera horiei erantzuten die, protagonistei egindako elkarrizketen bitartez eta beste idazle, kazetari, bertsolari eta kultur eragile batzuek idatzitako omenaldien bidez. Sorzain argitaletxeak kaleratu du liburua, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedraren laguntzarekin.

Aurkezpenean izango dira:

  • Jon Kortazar, UPV/EHUko Euskal Literaturaren katedraduna eta liburuaren koordinatzailea
  • Bernardo Atxaga, idazlea
  • Unai Elorriaga, idazlea
  • Santi Lapatza-Gortazar, edizio arduraduna

Doako sarrera, aretoa bete arte.