euskaraespañol

Bio-ez-organikoaren X. Batzar Zientifikoa

When and where

From: 10/07/2017 To: 12/07/2017, 09:00 - 14:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

Astelehenean, uztailaren 10an, 9:00etan, hasiko da Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Bio-ez-organikoaren X. Batzar Zientifikoa. Uztailaren 12ra arte, asteazkenera arte, luzatuko diren jardunaldiok Kimika Ez-organikoa sailak eta IMaCris/MaKrisI Ikerketa Taldeak antolatu dituzte, BCMaterials (Basque Excellence Research Centers) zentroarekin batera.

Batzarrak izango ditu arlo ezberdinetako nazioarte mailako ikerlariak: besteak beste,  Kimikako, Biologiako, Medikuntzako, Materialen zientziako, Farmaziako, Kristalografiako eta Fisikako aditu entzutetsuak guztiak ere. Hainbat gairi buruz eztabaidatuko da han, eta osasunarekin lotutakoak azpimarratu daitezke: biomaterialak, minbizia eta bestelako gaixotasunen tratamenduak eta endekapenezko neuropatologiak, besteak beste.

Parte hartzaileak, besteak beste:

  • Juan Manuel Salas, Granadako Unibertsitateko irakaslea eta AEBIN (Asociación Española de Bioinorgánica) erakundeko bazkide sortzailea. "Complejos metálicos de derivados triazolo pirimidínicos activos frente a Leishmaniasis y la enfermedad de Chagas" izango da bere hitzaldiaren izenburua.
  • María Vallet-Regí, Madrileko Complutense Unibertsitateko irakaslea eta UPV/EHUko ‘Honoris Causa' doktorea da. "Bio, nano e inorgánica: una buena combinación" izango da bere hitzaldiaren izenburua.