euskaraespañol

Mahai-ingurua: “Europar Batasunaren etorkizuna”

When and where

24/11/2017, 10:00 - 00:00

Location

Bilbao (Bizkaia)

Description

Ostiralean, azaroak 24, 10:00etan, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto nagusian (Lehendakari Agirre etorbidea 83, Bilbo), Europar Batasunari (EB) buruzko mahai-ingurua egingo da. UPV/EHUko Europar Dokumentazio Guneak eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateak antolatuta dago ekitaldia, Europar Erakundeekin batera.

Hiritarren ongizatea baldintzatu dezakeen globalizazio berri batek planteatzen dizkion “erronkak eta desafioak” ditu aurretik Batasunaren etorkizunak, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekano Jon Barrutia Guenagaren esanetan.

“Europar Batasunaren zer eredu izango dugu etorkizunean? Munduan dauden eredu sozioekonomiko ezberdinen artean, EBk berea proposatzen du, desberdina, ezagutzan eta gizarte kohesioan oinarritzen dena; baina garapen demografikoak, munduko merkatuetara indartsu sartu diren herrialde berriek, krisi ekonomikoak… Batasunaren etorkizuna ikuspegi ireki eta global batetik aztertzera behartzen ditu adituak”, aipatzen du Barrutiak.

EBren konfigurazioarekin konprometitutako adituek erronka horiek jorratuko dituzte, eta UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa, Jon Barrutia Guenaga, ibiliko da moderatzaile lanean.

Mahai-inguruan hauek parte hartuko dute:

  • Eneko Landaburu, Europako Batasunaren Eskualde Politikako zuzendari nagusi ohia.
  • Mikel Landabaso, Estrategia eta Komunikazio Instituzionaleko zuzendaria, Komunikazio Zuzendaritza Nagusia, Europako Batzordea.
  • Antonio de Lecea, Europako Batzordeko Ekonomia eta Finantza Gaietako zuzendari nagusiaren aholkularia.
  • Enrique Calvet, Eurodiputatua (ALDE).