euskaraespañol

Hezkuntzarako III. app Azoka, UPV/EHUn

  • Event

When and where

18/12/2017, 12:30 - 00:00

Location

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Image

Description

Asteazkenean, abenduak 20, 12:30ean, UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Hezkuntzarako III. app Azoka ospatuko da. Bertan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eta Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako gradu eta graduondoko ikasleek telefono mugikorretan exekutatzeko diseinatu eta sortu dituzten hainbat aplikazio erakutsiko dira. UPV/EHUko ikastetxe biek elkarlanean burutu duten lankidetza-proiektuaren ekitaldi gorena da honako hau.

Ekimen berritzaile hau Telekomunikazioko Ingeniaritzako Masterreko ‘Tecnologías Telemáticas Avanzadas’ eta Lehen Hezkuntzako Graduko ‘Lenguas e Innovación en la escuela’ irakasgaietan burutu da, eta bere helburua hezkuntzarako app-ak sortzea izan da. Horretarako, talde heterogeneotan egin dute lan irakaskuntza zein ingeniaritzako ikasleek. Irakaskuntzako ikasleek, hezkuntzarekin lotutako arlo ezberdinetarako app-ak diseinatu dituzte, batez ere hizkuntzen ikasketara zuzenduta daudenak. Eta ingeniaritzakoek berriz, app bakoitza eraiki edo programatu dute, aurretik erabakitako diseinu horietan oinarrituta. Prozesu osoan zehar, ikastetxe bietako ikasleak elkarren artean kontaktuan egon dira.

Horrela, adibidez, SignApp produktua sortu dute, entzuteko gai diren pertsonei gor-mutuen zeinuzko hizkuntza ikasten hasten laguntzeko; GraphiApp, lehen hezkuntzako klaseetan ortografia lantzeko aplikazioa, irakasleek app-aren bidez prestatutako ariketekin; GurasApp, euskaldunak ez diren gurasoei laguntzekoa, D ereduan ikasten duten seme-alaben etxeko lanetan; UPV/EHU TOUR, informaziorako app-a eta gamifikazioan oinarritua, unibertsitate-aurreko edo jadanik graduren bateko lehenengo mailan dauden ikasleek Leioako Campusa ezagutu dezaten ginkana moduko batekin... guztiak, ikasleek beraiek egindako poster eta tutorialen bidez aurkeztuko dira, “HEZKUNTZARAKO III APP-AZOKA” delakoan.

Informazio gehiago ondoko webgunean: (http://feriadelapp.wixsite.com/edicion3-eus). Bertan bideo-tutorialak ikusi, app-ak instalatu eta gustukoenak bozkatu daitezke.

App-ak jada deskargatu daitezke: