euskaraespañol

Prentsaurrekoa: ‘Egungo euskal krimen-literatura’ liburuaren aurkezpena

When and where

26/10/2021, 12:00

Location

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

Asteartean, urriak 26, 12:00etan, Udal Liburutegiaren Mandas Dukearen Aretoan (Konstituzio plaza 1, Donostia), ‘Egungo euskal krimen-literatura’ liburuaren aurkezpena egingo da prentsaurrekoan. UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu du lana.

Liburu honek, Euskal Literatura Bildumako 22. zenbakia, euskal krimen-literaturaren ikuspegi zabala eskaintzea du xede, bereziki 1980ko hamarkadatik hona mugarri izan diren egile eta obren azterketaren bidez. Euskarazko krimen-literatura ez ezik, Euskal Herrian gaztelaniaz idatzi duten bi autoreren lanak ere biltzen dira hona. Artearen eta didaktikaren ikuspegitik ere begiratzen zaio generoari, liburuen azalen azterketa baten bidez eta literatura mota horren bidez euskara irakasteko proposamen baten bidez.

Prentsaurrekoan parte hartuko dute:

-Jon Kortazar, Euskal Literaturako katedraduna eta Euskal Literatura Sailaren zuzendaria.

-José Manuel López Gaseni, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko irakaslea eta liburuaren egilea.

-Stewart King. Australiako Monash University-ko irakaslea, eta liburuko atal baten egilea. Bideokonferentziaz parte hartuko du.