Zientzia eta Berrikuntza ministroak UPV/EHU bisitatu du
- News
First publication date: 20/01/2020
Gaur Bilbon zegoela, Pedro Duquek, Zientzia eta Berrikuntza ministroak, Euskal Herriko Unibertsitatea bisitatu du arratsaldean. Hain zuzen ere, Bilboko Ingeniaritza Eskolako instalazio eta zerbitzu batzuk ezagutu ditu, UPV/EHUko errektore Nekane Ballueka, Eskolako zuzendari Enrique Amezua, Espazio Gelaren eta Behatoki Astronomikoaren fundatzaile Agustín Sánchez Lavega; Ikerketaren arloko errektoreorde José Luis Martin; eta Espainiako Gobernuko ordezkari Jesús Loza zegoela. Behatoki Astronomikoaz gain, Zitek Enpresa Mintegia eta eskolako Unibertsitate-Enpresa gela batzuk ere bisitatu ditu.