null

Batzen gaituen lotura sakratua

  • Photocampus

First publication date: 28/09/2020

Kalealdia. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU.

NON: Bizkaia Aretoa. NOIZ: 2020ko irailak 27. NORK: Tere Ormazabal. Komunikazio Bulegoa. 

Bizkaia Aretoan izan zen bart Kalealdia Jaialdiaren 21. edizioari amaiera eman zion dantza bertikaleko ikuskizuna.

Glo Zirko Dantza Konpainiaren 'Sacred' dantza bertikal eta proiekzio ikuskizunak Bizkaia Aretora hurbildu ziren ikusleak harritu zituen. Bilboko konpainia honen proposamenak kontatzen du nola, itsasoaren sakonetik hasi eta galaxien urruneraino, dena lotuta dagoen eta hori den batzen gaituen lotura sakratua.

"Hau da batzen gaituen lotura sakratua. Denboraren herentzia da, denok barruan daramagun sorkuntzaren hazia. "Sacred" (sakratua) lanean, bizitzari izaera ematen dioten geometria jainkotiar hauetan guztietan zehar bidaia bat egitea proposatzen dugu ", azaldu du Gloria Peon obraren egileak eta antzezleetako batek.

Saileko argazki guztiak Photocampusen ikusi ahal dituzu.

Udazken (berezi) honen gainean zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus