euskaraespañol

Emakundek UPV/EHUren ahalduntze eskolei buruzko ikerketa bat argitaratu du

Emakumeentzat ahalduntze eskolak “oasi” modukoak direla adierazi du Maitane Picazak, Bilboko Hezkuntzako Fakultateko irakaslea

  • News

First publication date: 16/11/2018

Image
Maitane Picaza Gorrotxategi (Foto: Laura López. UPV/EHU)

Emakumearen Euskal Erakundeak Maitane Picaza Gorrotxategik egindako “Espacios propios para las mujeres y procesos de empoderamiento: La Red de Escuelas de Empoderamiento de Bizkaia” izeneko azterketa argitaratu du.

Azterketak ahalduntze-eskolen eta hauek hainbat herritako emakumeengan eragin duten eraldaketa-prozesuen errealitatera hurbiltzen gaitu. Zehazki, ahalduntzearen irudikapena analizatzen du, Bizkaiko Emakumeen Ahalduntze Eskolen Sarea osatzen duten Basauri, Ermua, Getxo eta Ondarroako ahalduntze-eskoletan ikasle, prestatzaile, berdintasun-teknikari eta inplementatzaile gisa diharduten emakumeen esperientzietan oinarrituta.

Lan horrek ikerlanen argitalpenen V. Lehiaketa irabazi zuen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen laguntzeko ikerketak babesteko helburuarekin erakundeak antolatu zuena.

Bestalde, Maitane Picazak adierazi du emakumeentzat “oasi” modukoak direla eskola hauek eta guztiz beharrezkoak direla. Emakumeentzako espazio propio bat dira, munduari konektatuta dauden espazioak,  eta bertan aurkitzen dute legitimazio morala boterea eskuratzeko.