euskaraespañol

Empleo Gunek aurrez aurreko jarduera berreskuratu zuen

  • Kronika

First publication date: 06/05/2022

Image
2022ko Empleo Gune inaugurazioa. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU,

Empleo Gune enplego-foroak aurrez aurreko jarduera berreskuratu zuen 61 enpresaren parte-hartzearekin eta 400 lanpostu baino gehiagoko eskaintzarekin.

Inaugurazio ekitaldian izan ziren Manoli Igartua Olaechea, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea, Igor Salazar Ochoa, Gasteizko Udaleko Merkataritza, Prestakuntza eta Enplegu zinegotzia, eta Adolfo Lander, Arabako Foru Aldundiko Funtzio Publikoko zuzendaria.

Jardunaldia jardueraz beteta egon zen, eta bertan lan-eskaintza publikoak, enpresek gehien eskatzen dituzten profilak eta laneratzeko tresna espezializatu guztiak ezagutu ahal izan ziren.