euskaraespañol

Erakusketa: 17+1 helburu mundua eraldatzeko

When and where

From: 08/11/2022 To: 10/12/2022

Location

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Image

Description

Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak, Donostiako Easo Politeknikoaren laguntzarekin, ‘Mundua eraldatzeko 17+1 helburuak’ erakusketa aurkeztu du. Erakusketa EHUkultura Gipuzkoaren programazioaren baitan antolatu da, eta urriaren 8tik abenduaren 10era egongo da zabalik, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Ordutegia 08:00etatik 20:30era da, astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 14:00etara larunbatetan. Sarrera librea da.

“2015eko irailean munduko liderrak Nazio Batuetako Batzar Nagusian bilduta Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten. Agenda horren garrantzia eta norainokoa aurrekaririk gabekoa da. Nazio Batuen Gutunaren printzipioetatik abiatuz, bakea, elkarrizketa eta nazioarteko lankidetzan oinarritutako agenda ekintza plan eraldatzaile eta ausarta da pertsonetan, planetan, oparotasunean, bakean eta itunetan zentratuta dagoena. Agendako Garapen Iraunkorrerako Helburuek (GIH), gure arreta eta erantzun koordinatua eskatzen dute gizarte moduan, eta baita gurea egitea ere, hau da 2030 Euskal Agenda sortzea eta denon artean bultzatzea. Xede horrekin, Nazio Batuen 17 helburuei, 2030 agendak kontuan hartzen ez duen helburu bat, beste ñabardura bat erantsi diegu, bere baitan edo modu transbertsalean landu daitekeena; alegia, Hizkuntza eta Kultura aniztasunaren bermea garapen faktore bezala agerian jartzea.”