Erakusketa Bilboko Hezkuntza fakultatean: 'Bizitza jokoan'
- Event
When and where
From: 13/03/2023 To: 23/03/2023
Location
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Bilboko Hezkuntza Fakultateak eta Mugarik Gabe erakundeak "Bizitza jokoan" erakusketa aurkeztu dute. Erakusketak krisi klimatikoaren eta giza eskubideen arazoa aurkezten du, eta nola ez dituen mugak ulertzen, baina bai desberdintasun sozialak.
Erakusketa “Bizitza jokoan Giza eskubideak eta natura bortxatuaren eskubideak” ikerketan oinarritzen da. Mugarik Gabek egina eta Zoiartze Puenteren irudiak dituena. Bertan, bizitzak, lurrak eta eskubideek duten krisia eta arriskua islatzen dira. Hamar panel ditu, galdera-sorta batez lagunduta, eta QR esteka baten bidez sartzen da.
Ikusgai izango da martxoaren 13tik 23ra ikastegiaren sarreretan.