euskaraespañol

ERAKUSKETA: ‘Cuba, revolución sexo-diversa’

  • Event

When and where

From: 19/02/2019 To: 07/03/2019, 08:00 - 18:00

Location

Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Image

Description

UPV/EHUko Bitartez ikerketa taldeak antolatu du “Cuba: revolución sexo-diversa” argazki-erakusketa, zeinak Kubako Sexu Heziketarako Zentro Nazionalak (Cenesex) azken hiru hamarkadetan egindako lanaren islatzen duen.  Erakusketa ibiltaria Leioako Bizkaiko Campuseko Biblioteka martzoaren 7ra arte ikusgai izango da.

Erakusketak 25 pieza dauzka, argazkilari ezberdinek ateratakoak: Liam Durán, Karoly Emerson (Instituto Cubano de Amistad con los Pueblos-ICAP) eta Ariel Ley Royero (Agencia Cubana de Noticias-ACN) dira izen batzuk. Cenesex zentroak berak ere partekatu ditu argazki batzuk, baita Cubainformación komunikabideko editore den Esther Jávegak ere. Irudien tratamenduan Carlos Fiallosek lagundu du.

Iniziatiba honek Kubako Sexu Heziketarako Zentro Nazionalaren (Cenesex) 30. urteurrena ospatzen du. Cenesexek kanpaina, ikerketa eta ekoizpen zientifiko anitz garatu ditu genero eta sexu joera anitzen aldeko jarrerak sustatzeko, irlako legeak inklusiboak direla bermatzeko, eta homofobia, transfobia nahiz genero indarkeria gizartetik ezabatzeko.

Erakusketa hau “Cubainformación: sexu eta genero aniztasuna komunikatzeko sareak Cuba eta Bizkaiaren artean” deituriko giza heziketarako proiektu baten barneko ekintza da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka. Kubako Sexu Heziketarako Zentro Nazionala (Cenesex) gizakiaren sexualitatea lantzen duen instituzio publikoa da. Gizarte heziketa eta ikerketa jarduerak uztartzen ditu. 1989an sortu zen, eta nazioarteko ospea irabazi du, Cubako LGTBI eskubideen defentsarako egiten duen lanarengatik.