euskaraespañol

Erakusketa: Errefuxiatuak

When and where

From: 08/11/2022 To: 22/12/2022

Location

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Image

Description

‘Errefuxiatuak’ erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitatearen Ignacio Mª Barriola Zentroan, Donostian. Erakusketa Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du, EHUkultura Gipuzkoarekin elkarlanean, eta azaroaren 8tik abenduaren 2ra egongo da zabalik. Ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:30ak arte izango da, astelehenetik ostiralera. Sarrera librea da.

“Erakusketa hiru zatitan antolatuta dago. Hiru zatiak elkarren artean lotuta daude, errefuxiatuak. Lehenengoan 1876ko bigarren Karlistaldiaren ondorengo errefuxiatuak daude, batez ere Frantzian. Han ere 1939an Gerra Zibilaren ostean Europako eta Amerikako herrialde desberdinetara joan ziren errefuxiatuak. Bigarren zatian Open Arms, Aita Mari eta errefuxiatuen argazkiak daude Europako itsasertzera iristen direnean. Azken zatia Bidasoan dago bideratuta. Iparraldeko kostaldera eta beste leku batzuetara iristen diren argazkiak. Errefuxiatuz betetako itsasontziak. Erbestearen giza drama, lehenago 1939an eta orain. Erakusleihoetan gerra Zibileko erbestearekin lotutako objektu batzuk jarriko dira. Bidasoa inguruan errefuxiatuak utzitako zenbait objektu ere bai. Erakusketak karlistaldiaren ondoren erbestearekin lotutako dozena erdi argazki biltzen ditu. Gerra Zibilaren ondorengo erbestetik 20 argazki daude. Europako eta Amerikako hainbat herrialdetan. Halaber, erakusketak nazioarteko argazkilari garrantzitsuak ditu: Santi Palacios, Javi Julio, Andoni Lubaki, Diego Ibarra, Ricardo García Vilanova eta Arkaitz Saez. Guztira 50 argazkia.”