euskaraespañol

Erakusketa: ‘Estekadurak: Movimientos’

When and where

From: 08/07/2019 To: 19/07/2019, 18:30 - 00:00

Location

Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

Datorren astelehenetik aurrera, uztailak 8, Bizkaiko Batzar Nagusietan UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatean eskaintzen den Zeramika: Arte eta Funtzioa Masterraren erakusketa izango da ikusgai. ‘Estekadurak: Movimientos’ izenburupean talde erakusketa honek Master amaierako lanak biltzen ditu, ikasleak beraiek komisarioak izango direlarik.

Erakusketak gai tematiko anitzak jorratuko ditu, teknika eta materiaren egoera desberdinak erabiltzen eta praktika garaikide batetik abiatuta diseinua eta artea uztartuz.

Hirugarren edizioa den honetan egileen jaioterriaren aniztasuna izango da berezitasunik aipagarriena, hori dela eta, munduko toki desberdinetako lan zeramikoaren arteko konexio eta ezaugarrien adierazgarri izango da uztailaren 19ra arte ikusgai egongo den erakusketa hau.