euskaraespañol

Erakusketa: ‘Zentzua eta sentsua’

  • Event

When and where

From: 08/05/2023 To: 18/05/2023

Location

Chillida erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Maiatzaren 8an ‘Zentsua eta sentsua' erakusketa inauguratuko da Bilboko Bizkaia Aretoko Chillida aretoan. Arantza Gaztañaga artista eta UPV/EHUko Arte Ederretan doktorearen ekimena da, eta ibilbide artistikoa begiak estalita esperimentatzea proposatzen du, ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonen museo-integrazioan zentratuta dagoelako.

Ekitaldian, publiko guztiak obrekin elkarreraginean jardun ahal izango du bere zentzumenen bidez, pieza bakoitza ukituz, usainduz eta sentituz, pertsonaren gaitasunak alde batera utzita. Bisitari bakoitzak, gainera, audiogida moduko kasko batzuk izango ditu, obra bakoitzaren inguruan automatikoki aktibatuko direnak.

Gaztañagaren helburuetako bat inklusibitatearen aldeko espazio artistiko bat sortzea da, pertsona guztiek arte garaikideaz gozatzeko aukera izan dezaten. Erakusketak UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen diziplina anitzeko 22 artistaren lanak bilduko ditu, eta maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik.