Digitalizazioan urrats berria eman dugu kontratazioa azkartzeko
Alten eta bajen kudeaketa erraztuko du sistema berriak
First publication date: 13/05/2025
EHUko IKTek aurrerapauso garrantzitsua lortu dute unibertsitatearen kudeaketa azkartzeko eta, era berean, errazteko. Kasu honetan, kontratuei eragiten dien erabakiak lagunduko du lan burokratiko errepikakorren karga arintzea. Izan ere, kontratuak digitalizatu dira modu masibo batean, unibertsitatean erabiltzen den Meta 4 aplikazioaren bitartez. Hartara, lan eskaintza publiko batean plaza lortu duten pertsonen alta eta baja mugimenduak errazago gauzatu ahal izango dira aurrerantzean. Oraingo honetan 1.397 pertsonari eragin die.
Gainera, aplikazioak berak aukera ematen du sinatzeko bidaltzen diren kontratuak sinatu behar dituen sinadura-fluxuarekin bidaltzea lortu da eta horrek ere bitartekaritzarik gabe berehalakoan prozesua gauzatzea errazten du. Neurri honek otsailean ebatzitako EPEko kontratu orori eragin dio eta bi asteko epean lortu da sinadura digital bideratuari esker prozesua gauzatzea.
Bestalde, egoitza elektronikoa erabili da lan eskaintza publikoan plaza lortu ez dutenei jakinarazpena bidaltzeko. Kasu honetan, prozesua guztiz automatikoa izan ez bada ere, pasarela elektronikoa erabili da pertsonaleko gerentzia ordetik notifikazioa bidaltzeko.