euskaraespañol

Espainiako eskuindarren eta ezkertiarren historia liburuen aurkezpena

  • Event

When and where

12/12/2022, 19:00

Location

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Astelehenean, abenduak 12, 19:00etan, Vital Fundazioko B Aretoan (Dendaraba merkataritza gunea. Bakea K., 5 - 1. solairua. 01005 Vitoria-Gasteiz), ‘Historia de las derechas en España’ eta ‘Historia de las izquierdas en España’ liburuak aurkeztuko dira. Lanak Antonio Rivera Blanco, Historia Garaikideko katedradun eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuko zuzendariak, eta Juan Sisinio Pérez Garzon, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradun emerituak, idatzi dituzte, hurrenez hurren.

Aurkezpenean, Eva Domaica kazetariak moderatuta, José Mª Portillok eta lanen egileek hartuko dute parte.

Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak eta Los libros de la Cataratak antolatu dute.