euskaraespañol

Euskal Herriko Unibertsitatearen adierazpena, gaur Arabako Campusean gertatukoa dela eta

First publication date: 28/06/2018

Gaur goizean Euskal Herriko Unibertsitateak, Arabako Errektoreordetzaren bidez, jakin du Guardia Zibilak Arabako Campuseko hiru ikastetxetan, ikasleek gestionatutako geletan, miaketak egin dituela: Farmazian, Letretan, eta Lan Harreman eta Gizarte Langintzan. Gertakariak ikastegiak itxita zeuden ordutegian izan dira, eta unibertsitateko agintariei miaketa behin eginda eman diote horren berri.

Euskal Herriko Unibertsitateak bere kezka handia adierazi nahi du gertakari larri hauen aurrean, eta unibertsitateak operazio horien guztien inolako berririk ez zeukanez, Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 1 zenbakidun Epaitegi Nagusiari eskatu dio Guardia Zibilari hiru gune horietan sartu eta miaketak egiteko emandako baimena. Era berean, UPV/EHU Estatuko Gobernuko ordezkaritzarekin jarri da harremanetan informazio zabal eta zehatza lortze aldera.

 

Gasteizen, 2018ko ekainak 28an