euskaraespañol

Euskobarometroren udaberriko datuen aurkezpena

  • Event

When and where

19/07/2019, 10:00 - 00:00

Location

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

UPV/EHUren Zientzia Politikoa saileko Euskobarometro iker-taldeak prentsaurrekoan eskainiko du udaberriko azken atalari dagokion barometroko informazioa. Datuok 2019ko maiatzaren 28tik uztailaren 19ra arte jaso ziren etxez etxe. Txanda honetan, barometroak arreta berezia eskainiko dio autogobernuaren ebaluazio eta erreformari, baita, hauteskundeen ondorengo galdeketa izanik, euskal hautesleen jarrerari eta hauteskunde prozesu ezberdinek sortutako itxaropenei ere.

Prentsaurrekoan informazio grafiko eta dokumental osoa eskainiko da, bai eta eman beharreko azalpen guztiak ere. Informazioa eskura egongo da egun horretako goizean zehar internet-en: www.ehu.es/euskobarometro

Prentsaurrekoan hartuko dute parte:

  • Francisco J. Llera Ramo, Euskobarometroko zuzendaria
  • Nerea San Martín, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Unibertsitate Zabalkuntzako zuzendaria