euskaraespañol

Erakusketa: Aspace Gipuzkoa, 50 urte inklusioa bermatzen

When and where

From: 30/09/2022 To: 07/10/2022

Location

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Image

Description

Aspace Gipuzkoak, Orona Fundazioarekin elkarlanean, azken 50 urteotan egiten ari den jarduera azaltzeko asmoz, erakundeak ekimen berri bat jarri du abian, lurraldeko hainbat herritan ipiniko den erakusketa ibiltaria. Erakusketa, EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan, irailaren 30etik urriaren 7ra egongo da ikusgai Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Mª Barriola Zentroan, Donostian.

'50 urte iklusioa bermatzen' izenburupena, 24 panelez osaturiko erakusketak, modu didaktiko eta pedagogikoan garun-paralisia duten pertsonen errealitatea, beren ingurune pertsonal eta familiarra eta elkartea erakusten eta balioesten dituzten balioak azaltzen ditu.

Ibilbidean zehar Aspace Gipuzkoa zer den, bere 4 interes-taldeek (erabiltzaileak, familiak, profesionalak eta boluntarioak) duten garrantzia, elkarteak lurraldean duen eragina, eskaintzen dituen zerbitzuak eta historia ezagutuko dira.

Erakusketa parte-hartzailea

Elkartea kokatua dagoen Gipuzkoako udalerri bakoitzeko zentro eta ikastetxeek beren panela egin dute, elkarteari eta haren helburuei dagokien gai bat ardatz hartuta. Andoainek, Arrasatek, Beasainek, Bergarak, Donostiak, Eibarrek, Eskoriatzak, Irunek, Urretxuk eta Tolosak gai hauek landu dituzte: arreta goiztiarra, proiektu komunitarioa, parte-hartzea, ingurunearekiko harremana eta komunikazioa, hezkuntza-proiektua, garun-paralisia duten pertsonen eskubideak, eguneko zentroaren eredua, pertsonen bizikidetza etxebizitzetan, komunikazio-laguntzak eta kirol egokitua.

Ibilbide honen bidez, 1971. urtean sortu zenetik elkarteak egiten duen lan handia ezagutu ahal izango du bisitariak.