euskaraespañol

Erakusketa: Hezkuntza berrikuntza UPV/EHUn

When and where

From: 08/06/2023 To: 29/06/2023

Location

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Image

Description

Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (HELAZ) ‘Hezkuntza-berrikuntza UPV/EHUn’ erakusketa aurkeztu du. Esposizio horren bidez, IKDi3 Lab deialdiek sustatutako irakaskuntza-ikerketaren arlo honetan 2020 eta 2022 urteen artean unibertsitatean garatutako proiektu nagusiak ezagutarazi nahi ditu. Erakusketak 47 proiektu hartuko ditu bere baitan, 41 jakintza-eremuetako irakasle-taldeek aurkeztuak.

Erakusketa bisitatu ahal izango da ekainaren 8tik 29ra, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, 09:00etatik 20:00era, astelehenetik ostiralera. Sarrera librea da. Bertaratzen direnek kamiseten zozketa batean parte hartu ahal izango dute.

IKD3 Laborategiaren ekimena

Hezkuntza Aholkularitzako Zerbitzuak “IKDi3 Laborategia” deialdia argitaratzen du 2020 urtetik, Euskal Herriko Unibertsitatean irakaskuntzaren berrikuntza sustatzeko. Ekimen honen bidez, IKDi3 berrikuntza-proiektuak eta ibilbideak UPV/EHUko tituluetan txertatzea bultzatu nahi da. Beste aldetik irakasle taldeek berrikuntzarako duten gaitasuna indartzea nahi du, martxan jar ditzaten tituluetan egoki integratuko diren proiektu berriak.

Programaren beste helburuen artean dago sinergiak sortzea irakasle taldeen artean, ikastegietako tituluen barnean edo ikastegien artean, helburua izanik ibilbide egokiak sortzea gaitasun konplexuak garatzeko eta Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko (GIH) konpromisoa betetzeko.

Halaber deialdiek erronka sozial garrantzitsuetara bideratutako diziplina arteko GrAL eta MALen garapena erraztea eta IKDi3 hezkuntza berrikuntzaren emaitzak zabaltzea irakaskuntzaren ikuspegi akademiko batetik (SoTL) bilatzen dute.