euskaraespañol

UPV/EHUren Unibertsitate Orientazioko Azoka Araban

  • Event

When and where

03/02/2024, 09:00 - 14:00

Location

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Otsailaren 3an, larunbata, 09:00etatik 14:00etara, Euskal Herriko Unibertsitateak EHUazoka Unibertsitate Orientaziorako Azoka egingo du Arabako Campusean, zehazki Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen instalazioetan (Kirol Atala). EHUazoka aukera paregabea da UPV/EHUk datorren 2024-2025 ikasturtean eskainiko dituen graduko ikasketak eta unibertsitatera sartzeko prozedura guztia gertutik ezagutzeko.

EHUazokan, fakultate eta eskola guztietako irakasleek arreta pertsonalizatua eskainiko diete unibertsitate aurreko ikasleei standetan, eta informazio saio kolektiboak ere egingo dira. Horrela, EHUazoka aukera bat da gure unibertsitatea eta graduko ikasketen eskaintza hobeto ezagutzeko eta etorkizuneko unibertsitate ikasketei buruzko zalantza guztiak argitzeko. Standetarako sarbidea librea izango da, baina derrigorrezkoa da izena ematea informazio saioetara joateko.