euskaraespañol

Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroa 2023

  • Event

When and where

16/03/2023, 09:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Ostegunean, martxoak 16, arlo guztietako 80 enpresa eta erakunde baino gehiagok euren lan eskaintzak aurkeztuko dizkiete UPV/EHUko graduatu eta ikasleei Bizkaia Aretoan. Lanbideren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesarekin,  ekitaldiak 76 stand eta bi jarduera mota izango ditu: alde batetik, sektore desberdinen arteko mahai-inguruak antolatu dira eta, bestetik, lana eskaintzen duten enpresak eta lanpostuetarako hautagaiak harremanetan jarri ahal izango dira beren profil zehatzen arabera.

Enpresen artean, CAF, Tecnalia, Deloitte eta BBVA nabarmentzen dira, besteak beste.

Irekiera ekitaldian izango dira:

• Ongietorria Fernando Tapia, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren

arloko errektoreordearen eskutik.

• Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta

Enplegu Saileko zinegotziaren mintzaldia.

• Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta

Berdintasuna sustatzeko foru diputatuaren mintzaldia.

• Eva Ferreira García, UPV/EHUko errektorearen mintzaldia

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/bizkaiko-campusa