euskaraespañol

Futbolak euskal fikzioan hainbat literatur generotan duen presentziari buruzko liburua aurkeztu da

‘Libros en el terreno de juego’ lanak hainbat literatura-genero hurbiltzen ditu futbolera eta narratibak hizkuntzen irakaskuntzan duen garrantzia aztertzen du

  • News

First publication date: 11/10/2023

Image
Mari Mar Boillos eta Jon Kortazar | Photo: Fernando Casabella. Komunikazio Bulegoa

Zergatik ikertu behar da literatura eta futbola bezalako gai bat? Ba al dago futbolari buruzko euskal literaturarik? Bi galdera horiei erantzun diete Jon Kortazar, euskarazko literaturako katedradunak, eta Mari Mar Boillos, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko irakasleak, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak argitaratutako "Libros en el terreno de juego" obran. Liburua urte askotako ikerketaren emaitza da eta 2020an argitaratutako "Egungo euskal literatura eta futbola" eta 2022an argitaratutako "Egungo euskal literatura eta futbola II" lanekin bat egiten du.

"Libros en el terreno de juego" bere 13 kapituluen bidez euskal literaturaren eta futbolaren alderdiak jorratzen dituzten ikuspuntuak biltzen dituen lana da. Besteak beste, futbolak hainbat generotan euskaraz eta gaztelaniaz ekoitzitako euskal narratiban duen presentzia jorratzen dute. Emaitza eleberrian barrena egindako ibilbidea da, zazpigarren artetik obretara egindako hurbilketa, ipuingintzan, haur eta gazte literaturan, saiakeran, antzerkian eta komikietan egindako sartu-irtena, edota freestylearen (bat-batean rapeatzeko trebatasuna) unibertsoari begirada bat ere ematen diona.

“Aquella edad inolvidable. Fútbol, nación, identidad en Ramiro Pinilla”, Jon Kortazar idatzitakoa, “El otro árbol de Guernica (1967). Cómo se construye una nueva identidad. El franquismo, España y el uso ideológico de la infancia exiliada en la década de 1960”, Miren Gabantxo-Uriagereka irakaslearena, futbolaren eta antzerkiaren arteko hurbilketa “El fútbol a escena”-n, Karlos del Olmoren eskutik, edo “Los vestuarios del festival Letras y Fútbol”, Mari Mar Boillosena, lan honen kapituluetako batzuk dira.

Egileek, UPV/EHUko LAIDA ikerketa-taldeko kideak, ikasgeletan literatura erabiltzeari eta hizkuntzak irakasteko duen balioari ere erreparatu diote. Gainera, literatura eta futbola uztartzeko zer ekintza egiten ari diren jakiteko, jokalarien irakurtzeko ohiturak ikertu dituzte.

Azken batean, literaturaren eta futbolaren munduari buruzko ikuspegi pedagogiko-didaktikoago batek, Jorge Valdano futbolari ohiaren hitzak bere egiten dituenak: “Si te gusta el fútbol, pierde el miedo a las letras; si amas la literatura, no creas que el balón es un objeto equivocado”