euskaraespañol

Sari-banaketa eta Unibertsitateen G-9 Taldeko IX. Doktorego Jardunaldien eta IV. Dibulgazio Jardunaldien amaiera

  • Event

When and where

19/05/2022, 13:30

Location

Areto Nagusia I - Bilboko Ingeniaritza Eskola II - I
Rafael Moreno Pitxitxi 3. -48013- Bilbao (Bizkaia)

Description

Maiatzaren 20an, ostirala, 13: 30ean, Bilboko Ingeniaritza Eskolako II. eraikineko Areto Nagusian poster onenen sariak banatuko dira. Ekitaldi horrekin IX. Doktoretza Jardunaldiak eta Unibertsitateen 9. Taldeko IV. Dibulgazio Jardunaldiak (G-9) itxiko dira.

Oraingo honetan 65 doktoregaik parte hartu dute, eta doktorego-tesiari buruzko poster bat aurkeztu dute. Ezagutza-adar bakoitzeko onenak sarituko dira

Ekitaldian parte hartuko dute

- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea,

- Jorge Martin, G-9ren idazkari nagusia.

- Montse Maritxalar, Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko UPV/EHUko errektoreordea.

-  Pedro Miguel Etxenike (Donostia International Physics Center Fundazioko lehendakaria, DIPC, eta irakasle emeritua, Materia Kondentsatuko Fisikako katedraduna, UPV/EHU)

Unibertsitateen G-9 taldearen IX. Doktorego Jardunaldiak eta IV. Dibulgazio Jardunaldiak Bilbon egin dira 2022ko maiatzaren 18an, 19an eta 20an. Bere helburua da G-9ko unibertsitate-erakundeen arteko harremanak bultzatzea eta doktore-maila gizartean, oro har, eta enpresa-ingurunean, bereziki, nabarmentzea.

Gainera, jardunaldi horien bidez, doktoregaien arteko ezagutza erraztu nahi da, eta baita haien ikerketa-jarduera zabaldu, unibertsitateko ikerketa-karrera garatzeko aukera profesionalak eskaini, eta enpresekiko berrikuntza-eramaile gisa duten zeregina nabarmendu ere.

Era berean, IX. Doktorego Jardunaldietan parte hartu duten doktoregaiei ere zuzendutako Zientzia Dibulgazioko IV. Jardunaldiak egin dira. Jardunaldi hauen helburua da ikertzaileak zientziaren dibulgazioaren garrantziaz jabetzea eta lan hori egiteko jarraibideak eta tresnak eskaintzea.

Unibertsitateen G9. taldea (G-9) 1997an sortu zen, eta autonomia-erkidego bakoitzean bakarrak diren Espainiako unibertsitate publikoek osatzen dute: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea.