euskaraespañol

Giza antzutasunari buruzko UPV/EHUko ponentzia batek SEProten Juan Pablo Albar 2018 saria jaso du

Espermatozoideen ernaltze gaitasunari buruz Itziar Urizarrek egindako ikerketa EuPA Europako biltzarrera aurkeztu zen

  • News

First publication date: 27/08/2018

Image
Itziar Urizar-Arenaza, Iraia Muñoa-Hoyos, Sergio Martín, Marta Gianzo, Manu Araolaza eta Nerea Subirán.

Itziar Urizar Arenaza UPV/EHUko ikertzaileak SEProten Juan Pablo Albar 2018 saria irabazi du ahozko txosten honi esker: 'Quantitative Phosphoproteomics reveals novel phosphosites downstream kappa-opioid receptor in human spermatozoa'.

Ponentzia XII. EuPAren Europako biltzarrean eta VII. SEProt biltzarrean aurkeztu zen. EuPa European Proteomics Association da, eta SEProt Sociedad Española de Preoteómica. Santiago de Compostelan, Itziar Urizarrek kappa opiode (KOR) errezeptorearen eta espermatozoidearen fisiologiaren arteko erlazioa azaldu zuen, baita ernaltzeko gaitasunean horrek segur aski duen eragina ere.

Itziar Urizarren ahozko txostena UPV/EHUk Danimarkako University of Southern Dermark unibertsitatearekin lankidetzan egin du. Ponentziak giza espermatozoideen antzutasunaren sorburuan eragina izan eta horiek ulertzen lagun diezaguketen molekula mekanismoak nola identifikatu aztertu zuen.

Ikertzaileak azaldu zuenez, espermatozoideak proteina berriak sintetizatzeko gai ez direnez, G proteinei lotutako errezeptoreek nola jokatzen duten identifikatzea laguntza handia izan daiteke antzutasun kasu asko ulertu eta terapia estrategia berriak garatzeko. Bada, aztertu dute espermatozoideetan bakarrik dauden proteinen fosforilazio prozesuan aldaketa bat gertatzean (fosfato talde bat gehitu edo kentzean) kappa opioide errezeptoreak espermatozoidearen fisiologian nola jokatzen duen.  Ikerketak berretsi egin du G proteinek induzitutako molekula mekanismoak bakarrak direla zelula horietan.

Quantitative Phosphoproteomics reveals novel phosphosites downstream kappa-opioid receptor in human spermatozoa txostena ondorengo ikertzaileek egiten duten lanean ondu da: Itziar Urizar eta Nerea Osinalde ikertzaileak, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Giza Ugalketa taldekoak, Nerea Subirán taldeko ikertzailea nagusia eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, eta Irina Kratchmarova University of Southern Denmarkeko irakasle eta ikertzailea (Odense, Danimarka).

SEProten Juan Pablo Albar sariak proteinen azterketari lotutako jarduera zientifikoa saritzen du eta, ahozko txostenarekin batera, proteomikako 2017ko lan zientifiko onena ere saritu du: Mechanism of super-assembly of respiratory complexes III and IV (2018), Enrique Calvok argitaratua (Carlos III –CNIC Bihotz-hodietako Ikerketen Zentro Nazionala),  baita poster onena ere: ALSen heterogeneotasun fenotipikoa proteomika kuantitatiboa erabiliz argitu: animalien gaitz ereduetatik giza patologiara, Irene Zubiri Azcaratek aurkeztua.

Lotura duten berriak

Sperm Select, Toribio Echevarria Sarietan ideiarik onena ekintzailetza-berritzailean

UPV/EHUko talde batek espermatozoideen hautaketa hobetzen duen estrategia berri bat garatu du